Kataluniako enpresa batek irabazi du Mendaroko ikastolako patioa estaltzeko ideia lehiaketa

elgoibarren.net 2011ko mai. 19a, 09:49

 
Ikastolako patioa estaltzeko 58 proposamen jaso ditu Mendaroko Udalak, eta Blur arquitectura enpresa kataluniarrak aurkeztutako proposamenak (ondoko argazkian infografia) irabazi du lehiaketa. Irabazleak hilabeteko epea izango du proiektua idazteko, eta ondoren, obraren esleipena egingo dute. Mendaroko Udalaren asmoa obrak opor garaian burutzea da.


 Enric Farrerons Garcia (Blur arquitectura) arkitekto katalanak sinatutako Zag-zig izeneko lanak irabazi du Mendaroko ikastolako patioa estaltzeko lehiaketa. Bigarren lekuan geratu da Michele Corbani eta José Bellido Nuñez Iruñeko arkitektoen lana, eta hirugarren lekua Eibarko Nestor Perez Valenciagarentzat izan da. 9.000 euro, 1.500 euro eta 1.000 euroko sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Zuhaitzpean, herritarren proiektu gustukoena
 Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, aurkeztutako lanen maila “oso ona” izan da. Hala ere, herritarren partaidetza “nahiko txikia” izan dela nabarmendu du Irune Berasaluze Mendaroko alkateak. Dena den, Ikastolan bertan ikusi dituzte aurkeztu diren lanak, eta euren iritzia ere eman dute. Haientzat, hirugarren lekuan geratu den proposamena (Zuhaitzpean), Nestor Perezek aurkeztutakoa, izan da gustukoena.
Argazkiak:

Proiektu irabazlea (Zag-zig) ikus daiteke infograma honetan.

Irune Berasaluze, Mendaroko alkatea, proiektu irabazlearekin.

'Zuhaitzpean', hirugarren lekuan geratu den proposamena izan da herritarren gustukoena.

1706638997162 Kataluniako enpresa batek irabazi du Mendaroko ikastolako patioa estaltzeko ideia lehi

 
  *Argazkiak: Mendaroko Udala