Kartel lehiaketako sari banaketa egin ondoren, 17:00etan, pregoia irakurri eta txupina botako dute Aste Nagusiari hasiera emateko, 17:30ean. Ondoren, buruhandiak eta zezenzikletak irtengo dira kalera, Mauxitxa txarangarekin, eta eguna amaitzeko, dantzaldia egingo dute. Astelehenean Artista Eguna ospatuko dute; martitzenean, Txiki Eguna; eguaztenean, Gazte Eguna; eguenean Sukaldari Eguna; barixakuan Azken Eguna; eta hilaren 28an Familia Eguna.
- 2011ko Aste Nagusiko egitarau osoa (PDF-45.5 KB)