Goizeko seiretan abiatuko dira Plaza Handitik mendi itzulirako izena eman duten nagusiak, eta hiru ordu beranduago, 9:00etan, irtengo dira gazteak. Plaza Handitik Idotorbe-San Pedrora igoko dira mendizale gazteak, eta handik, Iruiturri eta Morkaiko pasatu ondoren, Aiastia-San Migelera iritsiko dira. Indarrak hartuko dituzte han, mokadutxoa janez, eta mendi itzuliko partaideei animoak eman, bide batez.
•Izena emateko
Mendi martxan parte hartu nahi dutenak garaiz dabiltza oraindik, bihar bertan ere egongo baita izena emateko aukera. Morkaikoko bazkide direnek hamabi euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek hamabost. Mendi itzulitxoan izena emateko, berriz, bost euro ordaindu beharko dituzte 18 urtez azpikoek, eta laguntzaileek, berriz, zortzi.

Aurrekoez gain, Finalista Eguna ere egun berean, Morkaiko Egunean, ospatzeko asmoa daukate antolatzaileek.
- Informazio osoagoa: 2011ko Morkaiko Eguna
•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak
{vimeo}11801573{/vimeo}
{vimeo}4707257{/vimeo}