Markel Bergara euskal selekzioaren deialdian estreinakoz

elgoibarren.net 2011ko mai. 20a, 13:26

 
Euskal selekzioak Estoniaren aurka, -maiatzaren 25ean, Tallinen- jokatu behar duen partidurako deialdia eman du Euskadiko Futbol Federazioak, eta bertan dago Markel Bergara, Realeko jokalari elgoibartarra. Realarekin denboraldiko partidarik garrantzitsuena jokatu bezperan jaso du berri ona.

 
 
 
 Markel Bergarak estreinakoz jantziko du euskal selekzioaren kamiseta. Estoniako hiriburuan, Tallinen, jokatuko du Euskal selekzioak Estoniaren aurkako partidua, datorren maiatzaren 25ean.
 Aurrez, baina, hil ala biziko partidua jokatu beharko du Markel Bergarak Realarekin. Momentuz, denboraldiko azken partidurako deialdian sartu du Martin Lasarte entrenatzaileak. Bigarren Mailara jaisteko arriskua du Realak, eta jarraitzaileek taldeari Lehen Mailan jarraitzeko azken bultzada eman beharko diote Getaferen aurka, zapatu honetan (maiatzak 21), Anoetan, jokatuko duten partiduan. Jokalariek, Llorentek eta Aranburuk, besteak beste, zaleen babesa "funtsezkoa" izango dela adierazi dute, Realarentzat denboraldiko partidarik garrantzitsuena izango dena jokatzeko ordu batzuk falta direnean.
Euskal selekzioaren deialdia
Hauek dira Mikel Etxarri eta Javier Irureta hautatzaileek, Estoniari aurre egiteko aukeratu dituzten futbolariak. Deialdian Athleticeko zortzi jokalari daude, Realeko bost, Osasunako hiru eta Aritz Aduriz (Valentzia) eta Javi Garrido (Lazio).

ATHLETIC CLUB
Igor Gabilondo (10)
Fernando Amorebieta (3)
Gorka Iraizoz (4)
Mikel San Jose (-)
Carlos Gurpegi (4)
Gaizka Toquero (1)
Andoni Iraola (5)
Ander Iturraspe (-)

OSASUNA
Oier Sanjurjo (1)
Asier Riesgo (6)
Kike Sola (-)

REALA
Mikel Aranburu (8)
Xabi Prieto (6)
Jon Ansotegi (1)
David Zurutuza (1)
Markel Bergara (-)

VALENTZIA CF
Aritz Aduriz (4)

SS LAZIO
Javier Garrido (3)