Aralarrek eta EBk galdu egin dituzte, 2007ko udal hauteskundeetan, koalizioan aurkeztuta lortu zituzten bi zinegotziak. Aralarrek 209 botu (%3,6) lortu ditu eta Ezker Batua/Berdeak alderdiak 127 botu (%2,19).
Aipagarria da Elgoibarko lehen indarra izaten jarraitzen duela EAJk, eta, gora egin duela boto kopuruan. 2007an baino 615 boto gehiago (%27) jaso ditu alderdi jeltzaleak. 2007an 1.657 boto jaso zituen eta 2.272 boto, gaur. Alabaina, zinegotzi kopuruan Bildu koalizioarekin berdinduta dago EAJ; zazpina zinegotzi lortu dituzte biek.
•Abstentzioa berdintsu
Abstentzioari dagokionez, 2007ko udal hauteskundeetako antzerakoa izan da: Orain lau urte %36 eta 2011ko udal hauteskundeetan %35.
Abstentzioari dagokionez, 2007ko udal hauteskundeetako antzerakoa izan da: Orain lau urte %36 eta 2011ko udal hauteskundeetan %35.
*Hautesleak: 5.844
*Abstenzioa: 3.155 (%35.06)
*Baliogabeak: 62 (%1.06)
*Zuriak: 60 (%1.04)
Ikusi ondorengo taulan: Elgoibarko emaitzak mahairik mahai (PDF)
•Inbestidura-ekitaldia
Alkatearen inbestidura-ekitaldia ekainaren 11n, zapatua, izango da. Alderdiek Elgoibarren atera dituzten emaitzak ikusirik, akordioak egitera behartuta daude.
Alkatearen inbestidura-ekitaldia ekainaren 11n, zapatua, izango da. Alderdiek Elgoibarren atera dituzten emaitzak ikusirik, akordioak egitera behartuta daude.