Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean

elgoibarren.net 2011ko mai. 23a, 13:34

Autobus batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute gaur goizean. Istripua Sigma auzoaren parean, Olasoko errotonda baino apur bat goraxeago, izan da. Autoko gidaria izan da kaltetuena eta suhiltzaileen laguntzaz atera behar izan dute auto barrutik. (argazkiak dauzka)


 Goizeko 10:30ak inguruan gertatu da istripua N-634 errepideko 58. kilometroan. Errepidea itxi eta Olaso industrialdera desbideratu behar izan dute trafikoa.
 Lekukoek jakinarazitakoaren arabera, auto bat txirrindulari batzuk pasatzen saiatu denean gertatu da istripua. Olasoko errotondatik Sigma auzora sarbide berria egiten ari dira eta errepide pare horretan zegoen bazter-bidea ez dago erabilgarri une honetan. Horregatik, beharbada, kontrako erreira pasa da autoetako bat eta txirrindulariak pasatzen saiatzerakoan, parez pare, Eibartik zetorren autobus batekin talka egin du. Beste bi auto ere kaltetuak izan dira istripuan. Dena dela, gertatu dena argitzeko ikerketa abiaraziko du Ertzaintzak.
 Zauritutako gizonezkoa Mendaroko ospitalera eraman dute. Gorputzaren beheko aldean, zangoetan, ditu zauriak, baina bere egoera printzipioz ez dela "oso larria" jakinarazi dute Ertzaintzako trafiko Sailetik. Grua batek autobusa errepidetik atera ostean, 12:40ak inguruan geratu da libre errepidea.
Argazkiak:

1706638992094 Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean

1706638992190 Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean

1706638992265 Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean

1706638992375 Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean

1706638992427 Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean

1706638992513 Autobus batek eta auto batek elkar jo dute Sigma parean