Kaixo lagunak!!
Domekan, goizeko 7:30etan elkartuko gara Elgoibarko Foruen plazan, eta Ondarroaraino oinez joango gara (4 ordu inguruko ibilaldia izango da).
Ondarroara iristean, autobus bat izango dugu gure zain izerditutako arropak aldatzeko. Gero, lagunarteaz eta jaiaz disfrutatuko dugu aspertu arte, eta 20:00etan autobusa hartuko dugu etxera bueltatzeko.
- Prezioa: 10 euro (bazkideak 7 euro)
- Izena emateko azken eguna: maiatzak 26
Izena emateko Elgoibarko Izarrean egin dezakezute edo Morkaikoko egoitzan (astelehen eta ostegunak 19:00tatik 20:30etara)
Ondo segi!!