Goizeko 12:30etan hasiko da kontzertua Plaza Handian. Deba, Eibar, Mutriku, Mendaro, Ermua eta Elgoibarko txistulariez gain, Soraluzeko musika eskolako eta Ezoziko Ama abesbatzek, Elgoibarko parrokiko eta Inazio Bereziartua musika eskolako abesbatzek, Haritz Euskal Dantzari Taldeak, Inazio Bereziartua musika eskolako dantzariek eta metal boskoteak parte hartuko dute. Orotara, 226 lagun izango dira, hortaz, Txistularien Alardean parte hartuko dutenak. Josefa Garmendiak izango du guztiak zuzentzeko ardura.
- Ikusi hemen: Txistularien Alardeko egitaraua (PDF-2,3 MB)