Ezohiko bisitaria parrokiako kanpandorrean

elgoibarren.net 2011ko mai. 25a, 12:15

 
Zikoina batek San Bartolome parrokiako kanpandorrearen puntaren puntan hartu du ostatu. Dirudienez, atzo pausatu zen bertan eta han jarraitzen du oraindik ere, mugimendu handiegirik egin gabe. (argazkiak dauzka)

 

 Ikusmina eta harridura sortu du zikoinaren bisitak, ez baita egunero jasotzen horrelako bisitarik paraje hauetan. Herriko zaharrenek akorduan dute zikoinaren bat edo beste Elgoibarren ikusi izana, baina aspaldiko kontuak ei dira. Plaza Handitik pasa diren herritar askok altxa dute burua kanpandorrerantz bisitari hegalaria ikusteko, baina, dudarik gabe, berak dauka Elgoibarko bistarik onena hor goitik.

1706638990030 Ezohiko bisitaria parrokiako kanpandorrean

1706638990095 Ezohiko bisitaria parrokiako kanpandorrean

 

1706638990151 Ezohiko bisitaria parrokiako kanpandorrean

1706638990212 Ezohiko bisitaria parrokiako kanpandorrean