Oin Alai ekimena martxan egon den lehen ikasturtea arrakastatsua izan dela oso adierazi dute ekimenaren sustatzaileek, Udaleko eta Elgoibarko ikastetxeetako arduradunek gaur goizean eskaini duten prentsaurrekoan. Lehen urtea "zailena" izaten dela nabarmendu du Alfredo Etxeberriak, baina, hala ere, 110 umek egin dute eskolarako bidea Oin-Alairekin. "Eta oso pozik egin ere", gaineratu du Etxeberriak. Horietako 70 ume Elgoibar Ikastolako ikasleak izan dira eta gainerako 40 umeak Herri Eskolakoak. Neguan, eguraldiagatik, kopuru hori apur bat jaitsi den arren, "lehen urtea izateko" zifra onak direla uste dute arduradunek. Orain arteko esperientziaz baliatuz, ekimenak izan ditzakeen okerrak zuzendu eta ahulguneak indartzen saiatuko dira.
•50 euroko sariak boluntarioentzat
Umeez gain, baina, boluntarioen lanean datza ekimen honen arrakastaren giltza. Hala uste dute Udaleko ordezkariek eta boluntarioen fideltasuna saritu eta boluntario berriak erakarri nahi dituzte, nolabait. Horretarako zenbait ekimen prestatu dituzte. Batetik, 50 euroko erosketa txartelak zozketatuko ditu Udalak, hilero, boluntarioen artean. Txartelok Elgoibarren dauden bi merkatari elkarteetako (Txankakua eta Barren azoka) kide diren komertzioetan gastatu beharko dira. "Boluntarioak funtsezkoak dira ekimena bizirik mantentzeko eta motibazioari eusteko zerbait egin behar genuela ikusi genuen", azaldu du Etxeberriak. Une honetan, esaterako, boluntario beharrean daude San Roketik hasten den adarrean.

•Oin-Alai berezia ekainaren 3an
Bestetik, ekainaren 3an, Oin-Alai berezia egingo dute. Hurrengo ikasturtean Oin-Alain izena eman nahi duten ikasle, guraso zein boluntarioei begira antolatutako jardunaldia izango da. Izena emanda daudenez gain, edozeinek (umeek guraso batek lagunduta) parte hartu ahal izango du egun horretan Oin-Alain. Ekimena ezagutaraztea baita helburua. Musika, hanka luzeak eta antzerakoak izango dituzte bidelagun, egun horretan, umeek ikastetxera bidean. Gainera, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna (ekainaren 5ean izaten da) ere ospatuko dute.

- Izena emateko epea zabalik: Ekainaren 10ean amaituko da datorren ikasturteko Oin-Alain izena emateko epea. Ikastetxeetan bertan eman daiteke izena.
∞Lotura duten albisteak:
- Oin Alai ekimenak boluntarioak behar ditu (2010-09-03)
- Probaldi arrakastatsuaren ostean irailean izango du jarraipena Oin Alai ekimenak (2010-07-22)
- Martxan da 'Oin alai' programaren proba pilotua (2010-06-08)
- Ikasleak eskolara oinez joatea bultzatu nahi du 'Oin Alai’ proiektuak (2010-05-14)