•Mintxetako igerilekuen irekiera
Ekainaren 11n zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak, eta denboraldia behar bezala hasteko, spinning maratoia antolatu du Udal Kirol Patronatuak egun horretarako. Guztira, 40 bat bizikleta jarriko dituzte, eta 11:00etatik aurrera 45 minutuko hiru saio emango dituzte Kirol Patronatuko monitoreek. Izen ematea doakoa izango da eta Mintxetako harreran bertan egin daiteke. Mintxetako igerilekuen inguruan hainbat erakustaldi antolatzeko asmoa du Kirol Patronatuak aurtengo bainu denboraldian. Besteak beste, dantza latinoak, hip-hop-a eta giharren tonifikazioa lantzeko teknikak.

Igerilekuen ordutegia honako hau izango da: ekaina eta uztaila bitartean: lanegunetan, 11:00etatik 21:00etara eta astebukaeretan 10:00etatik 21:00etara. Abuztua eta irailean, lanegunetan 11:00etatik 20:00etara eta jaiegunetan, 10:00etatik 20:00etara. Denboraldiari irailaren 11n emango zaio bukaera.
•Igeriketa Eguna zapatuan
Igeriketa Egunean 6tik 14 urtera bitarteko umeek hartuko dute parte, eta adinaren arabera, froga ezberdinak egingo dituzte. 10:00etan hasiko dira frogak Olaizaga kiroldegiko igerilekuan, eta eguerdirako amaituko dituzte.

∞Lotura duten albisteak:
- Eguraldiak lagundu ez arren erabiltzaile asko eduki ditu Mintxetako igerilekuak uda honetan (2010-09-13)
- 2008an baino 20.000 erabiltzaile gehiago Mintxetako igerilekuetan (2009-09-15)