Joan den maiatzaren 15ean bukatu zen Liburu Gaztea Sarian bozketa egiteko epea. Ikasturte honetan, Liburu Gaztean Gipuzkoako DBHko 30 ikastetxek parte hartu dute bozketan. Guztira, 3.451 ikaslek egin dute bozka. Emaitzei dagokionez, 2009an argitaratutako euskarazko gazteentzako liburuen artetik, Antxiñe Mendizabalen Nire amak ez dauka erremediorik DBH1erako liburua saritu dute eta DBH2rako liburuen artean Jasone Osororen Ezekielek eraman du beste saria.