Herriartekoan, Elgoibarrek 2-1 galdu du etxean Azkoitiaren kontra

elgoibarren.net 2011ko mai. 30a, 10:16

 
Elgoibarko pilotariek nagusien partidua bakarrik irabazi zieten azkoitiarrei, joan den barixakuan, Ikastolako pilotalekuan, jokatu ziren Herriarteko Pilota Txapelketaren final laurdenetako joaneko partidetan.

 


 Azkoitiak lehen kolpea jo du Herriarteko txapelketan, izan ere, final laurdenetako kanporaketako hiru partidetatik bi irabazi dizkio Elgoibarri, elgoibartarren etxean. Datorren asteburuan, ekainaren 3an, jokatuko dituzte itzulerako partidak Azkoitian, 22:00etatik aurrera. Elgoibartarrek bi partida irabazi beharko dituzte, gutxienez, eta tanteoan ere aldea egitea komeni zaie, finalerdietara sailkatu nahi badute.
 Barixakuan Elgoibarren jokatutako partiduei dagokienez, azkoitiarrak elgoibartarrak baino gehiago izan ziren gaztetxoen arteko norgehiagoketan. Hala, emaitza berbera errepikatu zen kadeteen eta jubenilen partidetan; 22-11 azkoitiarren alde. Nagusiek lortu zuten itxaropenaren argia piztuta mantentzen duen puntua, 22-16 irabazi zieten-eta azkoitiarrei.
Lotura duten albisteak: