Arima Beltzako abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiektu berria da Jon & Sugramas. Gurrutxagaz gain, Andoni Mujika elgoibartarrak eta Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernandez azpeitiarrek osatzen duten Jon & Sugramas taldea. Joan zen ekainean atera zuten diskoa Gaztelupeko Hotsakekin, eta neguan emanaldi elektrikoak nahiz akustikoak tartekatzen hasi ziren. Ingelesez eta euskaraz abestutako rocka egiten dute, eta bluesaren eragina ere nabari da euren abestietan, baina batez ere, 70eko hamarkadako rock taldeen eragina dauka taldeak.
•Hard rock doinuak Berlinetik
Bi taldeen kontzertua 22:00etan hasiko da.
∞Lotura duten albisteak:
- Maiatzaren amaierarako kaleratuko dute ‘Jon & Sugramas’ taldearen diskoa (2010-05-13)
- “Jon & Sugramas”, Jon Gurrutxagaren proiektu berria martxan (2010-02-25)
- Zergatik abesten dute ingelesez euskal musika taldeek? (2011-01-21)