Saturixo errekan arroila jaitsiera antolatu zuen, joan den maiatzaren 14an, Eibarko Klub Deportiboak. Itxura denez, baldintza egokiak ematen direnean, alegia, erreka behar adina hasita datorrenean, arroila jaitsierak egiteko toki aproposa da Saturixo. Ez dago, hortaz, Pirinioak edo Europako mendietaraino joan beharrik abentura bila. Neoprenoa, arnesa, segurtasun mosketoi bat eta zortzi bat hartu eta ordu eta erdian jaitsi zuten Saturixo erreka, harik eta N-634 errepidera ailegatu ziren arte. Bidean, 30 metroko rapel bat ere egin behar izan zuten Saturixoko amila aldats handikoa eta oso bertikala baita zenbait gunetan. Ondorengo bideoan ikus ditzakezue Saturixo errekan egin zituzten irristaldiak, rapelak eta jauziak.
•Bideoa: Arroila jaitsiera Saturixon.
{youtube}tB0mfVQdfDw&feature=player_embedded{/youtube}