Tenis jaialdia eta ate irekiak, asteburuan

elgoibarren.net 2011ko eka. 3a, 10:12

Eskola Kirola egitasmoaren barruan, tenis jaialdia antolatu dute biharko (ekainak 4). Olaizaga kiroldegian egingo dituzte jolasak, 10:00etatik 13:30era bitartean. Domekan, bestalde, Gipuzkoako Aldundiak sustatutako kirolaren inguruko ate irekien eguna ospatuko da.


Tenis jaialdia
 Zapatuan egingo duten tenis jaialdian 6 urtetik gorako umeek hartu dezakete parte, eta antolatzaileek esandakoaren arabera, ez da beharrezkoa izango raketa eramatea, material guztia bertan emango diete-eta. Olaizaga kiroldegian egingo dituzte jolasak, 10:00etatik 13:30era bitartean.

Ate irekien eguna
 Domekan (ekainak 5), bestalde, ate irekien eguna egingo dute. 10:30etik aurrera Udal Kirol Patronatuak eta 40-15 Tenis Elkarteak antolatutako tenis eta padel jolasak egingo dituzte Mintxetan, eta muskulazio gela irekita egongo da bazkideentzako. Olazaga kiroldegian, igerilekuak herritar guztientzat egongo dira erabilgarri, doan.