Kartel lehiaketa hiru alditan irabazi duen Jose Manuel Esnali lekukoa hartu dio Marina Gabiolak, iaz Esnalek irabazi zuen-eta (2007koa eta 2008koa ere Esnalek irabazi zituen). 2009koa, berriz, Jabi Barrenetxeak irabazi zuen, eta, Nestor Perezen lan batek irabazi zuen estreinako edizioa.
Aurtengo lehiaketara bost lan aurkeztu dituzte, eta, esan bezala, Gabiolaren kartela aukeratu dute epaimahaikideek Trinitate jaietako Nagusien danborrada (ekainaren 18an, 23:30etik aurrera) iragartzeko. 300 euroko saria eskuratu du Gabiolak.