Eskizofreniaren inguruko dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean

elgoibarren.net 2011ko eka. 8a, 09:05

 
“Solo” dokumentalaren inguruko bideo-forum edo solasaldia egingo dute gaur (ekainak 8), Kultur Etxean, Agifesek, buruko gaixo eta haien senideen elkarteak, antolatuta. Vicente Rubiok eskizofreniaren putzuan nola hondoratu zen eta hortik nola atera zen kontatzen du, lehen pertsonan, Solo dokumentalean.



1706638939982 Eskizofreniaren inguruko dokumentala eskainiko dute Kultur Etxean

Solo dokumentalaren proiekzio ziklo bat antolatu du Agifesek ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barruan. Zikloa Elgoibarren hasiko da, gaur. Vicente Rubio (Alacant, 1971) ikus-entzunekoen sortzaileak egindako lana erakutsi eta solasaldia egingo dute gero. Errealitatea eta fikzioa nahasten ditu egileak, nola gaixotu eta nola sendatu zen azaltzeko. (Informazio osoagoa: agifes.org)

Proiekzioa eta solasaldia

  • Data: asteazkena, ekainak 8
  • Lekua: Elgoibarko kultur etxea (Nafarroa plaza, 3)
  • Ordua: 18:30ean
  • Hizkuntza: gaztelania
 
*Argazkiak: Vicente Rubio.