‘Elgoibar bi erroberatan’ antolatu dute domekarako

elgoibarren.net 2011ko eka. 9a, 14:35

Herri Eskolako guraso taldeak Elgoibar bi erroberatan egitasmoa antolatu du domekarako (ekainak 12). 10:30ean irtengo dira Plaza Handitik eta Sallobentera joango dira bizikletaz. Ibilbidea Plaza Handian amaituko dute. Ondoren, Molto motoekin eta bizikleta txikiekin ibiltzeko zirkuito bat jarriko dute Plaza Handian etxeko txikienentzat.


1706638934230 ‘Elgoibar bi erroberatan’ antolatu dute domekarako

Izaera lehiakorrik gabeko ekitaldia da Elgoibar Bi Erroberatan txirrindulari ibilaldia, “besterik gabe, jendeak distantzia laburretan txirrindua gehiago erabiltzea da lortu nahi dugun helburua, bai eta txirrindularitza praktikatzeko ibilbide egokiak eskatzea ere”, adierazi dute antolatzaileek, Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteko kideek.

Txikienentzako zirkuitu berezia plazan

1706638934260 ‘Elgoibar bi erroberatan’ antolatu dute domekarako

Urtero legez, Plaza Handitik irtengo dira parte hartzaileak goizeko 10:30ean, eta, Elgoibarko kaleetatik itzuli bat egin ondoren, Sallobentera abiatuko dira. Handik Plaza Handira itzuliko dira berriz. Plazara ailegatutakoan indarrak berreskuratzeko aukera izango dute txirinduzaleek, parte hartzaile guztientzat freskagarriak eta txorizo pintxoak banatuko dituzte-eta. Antolatzaileek nobedade bat ere prestatu dute aurtengorako: Molto motoetan, trizikloetan eta bizikleta txikietantzako zirkuitu berezi bat prestatuko dute plazan. Herritar guztiak, haurrak nahiz helduak, daude Elgoibar Bi Erroberatan txirrindulari ekitaldian parte hartzera gonbidatuta. Azkenik, gogoratu, ezinbestekoa dela kaskoa erabiltzea.
 Iaz 160 laguneko tropelak osatu zuen Sallobentera joan-etorria. Ondorengo bideoan ikus ditzakezue iazko argazkirik esanguratsuenak.
{vimeo}12550722{/vimeo}