“Aintzinatasunagatik Elgoibarko atea, letra larriz, dela esan dezakegu”, adierazi du Alfredo Etxeberriak Altzolatarren Dorretxeko jatorrizko ateaz. 500 urte inguru izan ditzakeela azaldu du Pedro Ortuondo Makina Erremintaren Museoko zuzendariak.
Udaleko langileek Kultur Etxea egiteko lanak hasi zituztenean topatu zuten atea, Merkatu plazako gela batean gordeta. Zaharberritu ostean, Makina Erremintaren Museora eraman zuten atea, eta bertan dago ordudanik. Orain, atearen bi zatietako bat ekarri dute Kultur Etxera.
•Museotik Kultur Etxera
•Burdinoletatik erreminta makinara erakusketa
Burdinaren industriaren arrastoa ireki eta finkatu zuten Elgoibarko olagizonak, forjariak eta aitzindariak omendu nahi ditu Makina Erremintaren Museoak Burdinoletatik erreminta makinara izeneko erakusketarekin. Ekainaren 10etik 25era bitartean egongo da zabalik erakusketa. Astelehenetik larunbatera, 19:00etatik 21:00etara.

-
Informazio osoagoa: Burdinoletatik erreminta makinara
*Argazkiak: Ander Salegi.