Orain lau urte moduan, EAJren botoei esker lortu zuen Alfredo Etxeberriak Elgoibarko alkatetza: zazpi boto jaso zituen EAJko alkategaiak, zazpi Bildu koaliziokoak (Jose Luis Ibarzabal), bi PSE-EEkoak (Ovidio Campello) eta bat PPkoak (Javier Nuñez).
17 zinegotziek egin zuten bozketaren emaitza ikusi arte, baina, ez zen argitu alkatearen izena. Izan ere, aste hasieratik ahoz aho zebilen zurrumurru batek indarra hartu zuen bezperan. Lasarte-Oriako Udalaren gertatu zitekeenak Elgoibarko Udalaren osaketan ondorio zuzenak izan zitzakeela zioten zurrumurruek. Alegia, Elgoibarko PSE-EE alderdiko bi zinegotziek Bilduko alkategaiari emango zizkiotela botoak, eta, honenbestez alkatetza.

Azkenean, EAJren botoei esker Lasarte Oriako alkatetza kendu zion Bilduk PSE-EEri. Hori ikusita, Elgoibarko PSE-EEk ere EAJk Lasarte Orian hartu zuen jarrera berbera har zezakeela esan zion Ovidio Campellok Alfredo Etxeberriari. Aukera hori azken unera arte airean egon bazen ere, PSE-EEko bi zinegotziek PSE-EEko alkategaiari, Ovidio Campellori, eman zioten botoa azkenean.
•Argazkiak:
{mosimage} |