Irteera hau Roberto Garcia
“Txetok”k proposatu eta antolatu du eta prestatutako ibilbideek
gogortasun ezberdineko aukerak eskainiko dituzte, beraz ziur gaude
guztiok topatuko duzuela zuen tamainako plana. Atxikituta dituzue bi egunetako ibilbideen mapak aukera ezberdinekin.
Izen-ematea zabalik dago jada, baina plazak mugatuak dira (50 gehienez).
•Ekainak 25, Larunbata
Linzako aterpetxetik abiatuta (1.350m), aparkalekuaren amaieran dagoen errekastoa zeharkatu eta Linzako lepora (1.903m) dijoan ongi markatutako bidea hartuko dugu. Bertatik, Solanako Zulora metro batzuk jaitsi eta metalezko etxolaren altueran ipar-ekialdeko norabidean gorantz joango gara, muino harritsu bat igaro eta Budogia eta Hiru Erregeen Mahaia tontorren arteko leporantz. Bertatik Euskal Herriko gailurrik garaienera (2.448m) igoko gara zailtasun asko gabe eta, nahi izanez gero, La Table (2.423m) tontorra ere gertu edukiko dugu.
Zurizatik ateratzen den pista hartuko dugu Tatxeraseko lautadara (1.290m) bidean. Piedrafita erreka gurutzatu eta Mazanduko trokartetik igoko gara, bordalde batzuk igaroz. Pista zertxobait bukatzen da (1.560m) eta markatua dagoen bidexka hartuko dugu Estribiellako leporantz (1.992m). Bertan, ezkerretara hartuko dugu Estribiella tontorra (2.046m) egiteko eta ondoren, Tortiella (1.987m) eta Sayestico (2.082m) gailurrak zeharkatzen dituen gailurreriak Txipeta (2.175m) tontorrera eramango gaitu. Ipar-mendebaldeko norabidean jaitsiko gara Petrafitxako lepora (1.964m) arte. Hemendik aurrera 2 aukera dauzkagu:

- A Plana: Igoerako bidetik Linzara itzuli.
- B Plana: Budogia mendiaren tontorrera (2.367m) dijoan gailurreria hartu eta ondoren Uquerdi-ko Zurkaitzera (2.256m) jarraitu. Jaitsierarako, Larrako Ateraren Zulora joango gara, bertatik Linzolako Pakiza gailurra (2.108m) igo eta mendebaldeko gailurreriatik Linzara eramango gaituen bide malkartsua jaisteko.
Zurizatik ateratzen den pista hartuko dugu Tatxeraseko lautadara (1.290m) bidean. Piedrafita erreka gurutzatu eta Mazanduko trokartetik igoko gara, bordalde batzuk igaroz. Pista zertxobait bukatzen da (1.560m) eta markatua dagoen bidexka hartuko dugu Estribiellako leporantz (1.992m). Bertan, ezkerretara hartuko dugu Estribiella tontorra (2.046m) egiteko eta ondoren, Tortiella (1.987m) eta Sayestico (2.082m) gailurrak zeharkatzen dituen gailurreriak Txipeta (2.175m) tontorrera eramango gaitu. Ipar-mendebaldeko norabidean jaitsiko gara Petrafitxako lepora (1.964m) arte. Hemendik aurrera 2 aukera dauzkagu:
- A Plana: Petrafitxako trokartea jaitsi GR11 ibilbideko markak jarraituz, Tatxeraseko lautadara arte, eta ondoren, Zurizara pistatik.
- B Plana: Petrafitxa tontorrera igo (2.188m), bertatik Goi Kinboara (2.186m) joateko. Bertatik, Kinboako lepora (1.948m) jaitsi eta berriz ere Behe Kinboa tontorrera (2.064m) igo. Jaitsierarako, atzera egin lepora eta bertatik Petrafitxako lepora dijoan bidea hartuko dugu, azkenik izen bereko trokartetik Zurizara heltzeko.