Sonia Garciak gehiengo osoarekin gobernatuko du Mendaron

elgoibarren.net 2011ko eka. 13a, 13:51

 
Bildu koalizioko Sonia Garcia izendatu dute alkate Mendaron. Udalbatza osatzeko ekitaldia Elgoibarkoa baino dezente lasaiagoa izan zen, Mendaroko Bilduk gehiengo osoarekin irabazi zituen-eta maiatzaren 22ko udal hauteskundeak, eta, hortaz, tarte gutxi zegoen ezustekoetarako. Pleno aretoa jendez gainezka egon zen hala ere.


 Zortzi zinegotziek kargu hartu ondoren, bozketa egin zuten eta alderdi bakoitzak bere hautagaia babestu zuen; bost boto jaso zituen Bilduko alkategaiak (Sonia Garcia), hiru EAJkoak (Irune Berasaluze) eta bat PSE-EEkoak (Jose Antonio Rodriguez). Hortaz, Sonia Garcia izango da Mendaroko alkatea datorren legealdian. Orain, ardurak banatu beharko dituzte Udal Gobernua osatuko duten zinegotzien artean. Hilabeteko epea izango dute.
  Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen Mendaron maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan. Botoen %42,12 jaso zituen Bilduk.

1706638930766 Sonia Garciak gehiengo osoarekin gobernatuko du Mendaron

1706638930851 Sonia Garciak gehiengo osoarekin gobernatuko du Mendaron