Distantzia laburretan bizikleta gehiago erabiltzeko ohitura sustraitu asmoz sortu zuten, orain urte batzuk, Elgoibar bi erroberetan Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkarteko kideek. Guraso eta seme-alabek elkarrekin goiz eder bat pasatzeko aitzakia ere bada irteera hau. Antolatzaileak oso pozik daude ekimenak aurten izan duen harrerarekin. "Autoak alde batera laga eta umeekin ibilbide polit bat egiteko aukera izan genuen, beste behin, guztiok elkarrekin". Aurten animatu ez direnak datorren urtean izena ematera animatu nahi dituzte, "guztientzat irekia eta gomendagarria da Elgoibar bi erroberetan", adierazi dute antolatzaileek.
Ohi duten legez, Plaza Handitik irten eta Sallobente-Ermuaraineraino joan ziren txirrindulariak. Sallobenten atseden hartu eta berriz errepidera. Amaieran, freskagarriak eta txorizo egosia banatu zituzten Plaza Handian. Antolatzaileek nobedade bat ere prestatu zuten aurtengorako: Molto motoetan, trizikloetan eta bizikleta txikietantzako zirkuitu berezi bat, hain zuzen ere. Plazan hasi eta Errosario eta San Bartolome kaleak ziztu bizian zeharkatu zituzten etxeko txikienek.
•Argazkiak (argazki guztiak Picasan dugun kontuan ikus ditzakezue jatorrizko tamainan)
|
|