•Lekeitiora mendi bizikletaz
Morkaikoko kideek aurreratu dutenez, mendi bizikleta zaleek beste irteera bat egiteko aukera izango dute irailean, Gorbea mendira igoera, hain zuzen ere. Eneko Aduriz elgoibartarra ari da irteera prestatzen. Eta, gogoratu, datorren ekainaren 26an egingo dela Debabarrenako III BTT Martxa, eta, zabalik dagoerla izena emateko aukera. Irteera eta helmuga puntua Elgoibarko Mintxeta Kirolgunean izango dira eta ibilbidea, aurreko urteetan moduan, Karakate inguruan.
Ehun bat lagunek parte hartu zuten Udal Kirol Patronatuak Mintxetako igerilekuetako aurtengo bainu denboraldia inauguratzeko antolatu zuen I. spinning maratoian. Joan den zapatuan, ekainaren 11n zabaldu zituzten Mintxetako igerilekuak eta irailaren 11ra arte egongo dira zabalik.
•Lau elgoibartar Zarauzko triatloian
Zarauzko triatloi entzutetsuak 25 urte bete ditu aurten. Urteurrenari lotuta, jendetza bildu zen lasterketan irten ziren 700 trialeten ahalegina txalotzera eta animatzera, eta sekulako giroa sortu zuten guztien artean. Lau elgoibartar izan ziren giro berezi horren lekuko: Ibon Gabilondo, Mikel Calvo (sarrerako argazkian), Javi Fernandez eta Borja Uriarte. Emakumezkoetan Cat Morrison nagusitu zen eta gizonezkoetan Clemente Alonsok irabazi zuen proba 3:40:41eko denborarekin.
Elgoibartarren artean, berriz, Ibon Gabilondok eskuratu zuen posturik onena. 86. postuan sailkatu zen Gabilondo 4:25:43 denborarekin. Ez zegoen gustura, hala ere, eginiko probarekin: "Nahiko karrera eskasa egin dut. Katarro fuerte baten erruz aste guztia gaixo pasa du, eta azkenean ezin izan dut nahi nuen mailarik eman. Hasieratik ez nintzen gustora sentitu eta gaizki hasten dena gaizki amaitzen dela dioen esaera bete egin zen nire kasuan. Nahiko desilusionatuta amaitu nuen lasterketa, sentsazio txarrekin. Dena den, bukatzeko aukera izan nuen eta esperientzia berri bat pilatzeko aukera izan dut". Zarauzten aurkitu zuen giroa ere goraipatu du triatleta elgoibartarrak Urgazi triatloi taldearen blogean irakur daitezkeen adierazpenetan: "Giroa paregabea izan zen, beste inon ikus ezin daitekeen halakoa. Uneoro eta ibilbideko toki guztietan jaso genituen animoak". Aurtengo probak izan duen maila "ikaragarria" izan dela uste du Gabilondok. Hona hemen sailkapenak:
Gizonezkoak (557 guztira):
• 1. Clemente Alonso (3:40:42)
• 2. Eneko Llanos (3:41:20)
• 3. Mathias Hecht (3:44:36)
• 86. Ibon Gabilondo (4:25:43)
• 148. Mikel Calvo (4:34:48)
• 344. Javi Fernandez (4:57:00)
• 553. Borja Uriarte (5:59:11)
• 1. Clemente Alonso (3:40:42)
• 2. Eneko Llanos (3:41:20)
• 3. Mathias Hecht (3:44:36)
• 86. Ibon Gabilondo (4:25:43)
• 148. Mikel Calvo (4:34:48)
• 344. Javi Fernandez (4:57:00)
• 553. Borja Uriarte (5:59:11)