Elkarrizketa:
Ander Mujikari Madalan eskainitako kontzertuaren gainean eginiko elkarrizketa laburra irakur dezakezue ondorengo lerroetan.
-Nolako gorputzaldia laga zizun kontzertuak?
Nahiko kontzertu berezia izan zen. Bikustik bikotearekin batera jo genituen kantuak nabarmenduko nituzke, oso gustura egon ginen.
-Zirrara berezia sortzen du herritarren aurrean jotzeak?
Ez da batere erraza herritarren aurrean jotzea, ezezagunen aurrean jotzea baino zailagoa dela esango nuke, baina, bestalde, lagun artean egotea berezia da oso.
-Madalako eszenatokira igotzen zinen estreinako aldia zen?
Ez. Madalako jai batzordeak antolatutako pare bat kontzertutan parte hartu izan dugu jaietan. Eta Napoka Iria ez den beste ekimen batzuek ere eman didate eszenmatoki horretara igotzeko aukera, DJ gauak, esaterako.
-Bikustik taldearekin partekatu zenuten eszenatokia. Zer iruditzen zaizu bi elgoibartarrok egiten duten musika proposamena?
Izugarrizko musikariak dira Jon eta Patxi, eta bereziki jatorrak gainera. Dauzkaten musika proiektu desberdinen zalea naiz.
-Nondik nora ibiliko da Napoka Iria datozen hilabeteotan?
Hilabete barru gure lehen diskoa kaleratuko dugu, eta hau aurkezten ibiliko gara batetik bestera.
Bideoa: Aitor Lauzirika