Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak

elgoibarren.net 2011ko eka. 16a, 10:12

 
Gai baten inguruan antolatzen dute urtero Trinitate jaietako nagusien danborrada. Iaz gazta izan zen protagonista, eta aurten gure herriaren ikurra den industria omenduko du Elgoibarko Danborradaren Atabal Elkarteak, eta langileei eskainia egongo da danborrada. Domekan, berriz, 300 lagun inguruk hartuko dute parte umeen danborradan.

 
 
  Danbor hotsa izango da nagusi herriko kaleetan asteburuan zehar. Zapatuan, 23:30etik aurrera, nagusien danborradakoek hartuko dituzte kaleak, eta, domekan, umeen danborrada egingo dute. Ia 600 lagunek parte hartuko dute bi danborradetan.
Langileei eskainia
  Nagusien danborradako gaia industria izango da aurten, eta herriko langileei eskainita egongo da. Besteak beste, josteko makinekin, erreminta makinan edo forjan lan egin dutenak omenduko dituzte. Bestalde, aurten hogei barrika berri irtengo dira kalera, eta soldaduentzako 74 txapel ekarri dituzte. Horrez gain, sorpresaren bat ere izango du aurtengo danborradak. Guztira, hamabost musika-pieza joko dituzte danborradan. Horietako bat berria izango da, Kazango Kosakoak izenekoa, alegia. Hona hemen iazko danborradako zenbait argazki:

1706638927181 Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak

1706638927244 Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak

1706638927274 Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak

1706638927337 Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak


Umeen danborrada
  Domekan umeen txanda izango da. Plaza Handitik abiatuko da umeen danborrada, 12:00etan. Urtero bezala, karroza ikusgarria prestatu dute Inazio Bereziartua musika eskolako arduradunek, baina domekara arte itxaron beharko da horren berri jakiteko.

1706638927377 Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak

1706638927459 Industriako langileak omenduko ditu Trinitateetako nagusien danborradak