Mikel Olaizolak Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren Elgoibarko kanporaketan hartuko du parte

elgoibarren.net 2011ko eka. 16a, 11:34

 
Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen txapelketako Elgoibarko kanporaketa jokatuko dute barixaku gauean, gaztetxean, eta bertan, Mikel Olaizola elgoibartarrak hartuko du parte. Ekainaren 25ean, bestalde, Mendaroko kanporaketa jokatuko dute, Mendaroko gaztetxean. Han, Aitzol Urain mendaroarrak hartuko du parte.

 


Mikel Olaizola herritarren aurrean

1706638926693 Mikel Olaizolak Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren Elgoibarko kanporaketan hartu

Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren Elgoibarko kanporaketa 22:30ean hasiko da, baina aurrez, 20:30ean afaria egingo dute Elgoibarko gaztetxean. Afarirako txartelak Lanbroa tabernan eros daitezke bost eurotan. Mikel Olaizolarekin batera, ondorengo bertsolariek hartuko dute parte: Ander Solozabal, Beñat Iguaran, Asier Aspiroz, Peru Vidal eta Adur Gorostidi. Iaz, Ane Labakak irabazi zuen Elgoibarko kanporaketa.

Aitzol Urainek, eskuinetik lehena, parte hartuko du Mendaroko saioan.

Mendaron, datorren astean
  Ekainaren 25ean jokatuko da, bestalde, Mendaroko kanporaketa, Mendaroko gaztetxean. Aitzol Urain mendaroarrarekin batera, ondorengoek hartuko dute parte: Mikel Artola, Axier Aspiroz, Maddi Gallastegi, Ander Zulaika eta Hodei Iruretagoienak. Gai jartzaile lanak Maialen Olazabal mendaroarrak beteko ditu.