Udaltzaingoa Errosario kalera lekuz aldatu dute

elgoibarren.net 2011ko eka. 16a, 12:27

 
Udaltzainen beharra duen orok Errosario kalean, Kultur Etxe ondoan, atondu duten lokalera (ikusi ondoko argazkian) joan beharko du aurrerantzean. Udaletxean zeukaten lokalean alderdi politikoentzako gelak egin dituzte.

 

Nafarroa plazan aparkatuta daude udaltzainen ibilgailuak

 
Udaltzaingoa Errosario kalera mugitu da. Lokal berriak bi solairu ditu: Beheko solairuan udaltzainentzako aldagelak daude, eta goiko aldean harrera, udaltzain-buruaren bulegoa, salaketak jartzeko bulegoa, komuna eta erabilera anitzerako gela bat.
Elgoibarko udaltzaingoa ondorengoek osatzen dute: udaltzain-burua, lau kabo, hamazazpi udaltzain eta administrari bat. Udaltzain zerbitzua astean zazpi egunez eta 24 orduz eskaintzen dute.