Emakumeen gorputzaren eraikuntzan ardatza izan den heinean, hilekoaren inguruan hausnarketa gune bat eskaintzea interesgarria dela uste dute antolatzaileek, eta, era berean, odola kudeatzeko praktika desberdinak ezagutaraziko dituzte hilekoaren tailerrean.
Lantegiaren edukia zein izago den aurreratu dute antolatzaileek: “Norberaren bizipenetatik abiatuta, hilekoaren dimentsio ezberdinak aztertuko ditugu, hausnarketa feminista kolektibo bat josiz. Hasteko, emakumeok zikintasuna nola bizi dugun ikusiko dugu, eta honek identitate ‘garbien’ eraikuntzara garamatzala erreparatuko dugu. Gero, hilekoak izan ditzakeen esanahi berriak landuko ditugu guztion artean”.
- Datak: Uztailak 4 eta 5 (astelehena eta martitzena)
- Ordutegia: 10:30-12:30
- Lekua: Kultur Etxeko 2. solairuko bilera gelan
- Irakasleak: Miren Guillo eta Meria Delgado
- Izen emateak: Udaletxeko Berdintasun Sailera deituta (943 257 986).
- Izena emateko epea: Uztailak 1era arte.
- Prezioa: 5 euro.