Sahararen Aldeko Euskal Elkarteen Koordinakundeak Mendebaldeko Saharako biztanleei laguntzeko egin duen kanpaina arrakastatsua izan da. Piztu itxaropena lemapean janaria eta konpresak batu zituzten maiatzaren 9tik 14ra bitartean eta deialdiak erantzun zabala izan zuen: 4.016 kilo janari batu zituzten Elgoibarren eta Eibarren. Kutxatan gordeta (goiko argazkian) dago Saharako herritarrentzat batutako laguntza guztia, harantz bidaltzeko prest.
•Iaz baino 400 kilo janari gehiago
Koordinakundeak urtarrilean egin ohi du, normalean, janari bilketa. Aurten, baina, maiatzera atzeratu behar izan dute errefuxiatu kanpamenduetako egoera, Afrika iparraldeko errebolten ondorioz, asko gaiztotu zelako urte hasieran. Laguntza ailegatuko zen ziurtasunik ezean, bidalketa atzeratzea erabaki zuten. Ekimenaren sustatzaileek azaldutakoaren arabera, iaz baino 400 kilo janari gehiago batu dituzten arren, gehiago batzea espero zuten, aurten bi herritan, Eibarren Elgoibarren, estreinakoz, egin dutelako janari bilketa. Hala izanik, iazko kopuruak erraz gaindituko zituztela uste zuten arren ez da horrela izan. Krisiak eta langabeziak zerikusia izan dutela uste dute.