Ikaslerik finenak

elgoibarren.net 2011ko eka. 16a, 14:57

 
Elgoibarko BH Institutuko bost ikaslek, denak neskak, jaso dituzte ohorezko matrikulak. Azken bost urteetan 29 ikaslek lortu dute ohorezko matrikula Elgoibarko Institutuan, eta horietatik bi baino ez ziren mutilak.

 
 
 
  Amaitu dute ikasturtea Elgoibarko BH Institutuan, eta urtero bezala banatu dituzte ohorezko matrikulak. Aurten, Batxilergoko bigarren mailako bost neskak jaso dute: Maria Ferreiro, Amaia Belza, Miren Goenaga, Cristina Arizmendiarrieta eta Leire Sorazu (goiko argazkian). Orain ikasbidaira joango dira guztiak.