Asto-kakaren aurkezpena, barixakuan

elgoibarren.net 2011ko eka. 16a, 15:31

 
Barixaku honetan, ekainak 17, BARRENi laguntzeko prestatu dugun Asto-kaka jokoa aurkeztuko dugu.

 
 
 


 Denbora luzez prestaketa-lanetan jardun ondoren, Asto-kaka jokoa aurkeztuko dugu barixakuan (ekainak 17). Aurkezpena Kultur Etxearen parean izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita, eta BARRENen lagun guztiak zaudete gonbidatuta.
Taupadaren antzezlana eta kale kantariak
 Aurkezpena, gainera, ez da ohikoa izango. Taupada antzerki taldeak antzerki txiki bat prestatu dute Asto-kakaren atzean zer dagoen erakusteko. Gainera, Mikel Olaizola bertsolari gazteak okasiorako apropos prestatutako kantua ere kantatuko digu, Elgoibarko kale-kantariek lagunduta. Amaitzeko, Mausitxa baserriko gazta probatzeko aukera ere izango dute, aurkezpenera joaten direnek.