Primitibak 63.000 euro laga ditu Elgoibarren

elgoibarren.net 2011ko eka. 17a, 10:20

 
Zortea, takian potian, akordatzen da elgoibartarrez. Atzoko Primitibaren zozketak 63.181 euro laga zituen Elgoibarren.

 
 


 King-kong pareko loteria administrazioan (San Frantzisko kalean) zigilatutako primitiba bat saritua izan da ekainaren 16ko zozketan. Irabazleak 5 zenbaki eta osagarria asmatu ditu. Hala, 63.181 euro irabazi ditu. Ez da izan bigarren mailako asmatzaile bakarra: Guadalajaran, Badajozen, Moncadan, Avilesen eta Marbellan ere izan direlako irabazleak. Sari nagusia banatu gabe geratu da, sei zenbakiak ez baititu inork asmatu. Honako hauek ziren asmatu beharreko zenbakiak: 1,2,20,22,28,47; reintegroa 7; eta, osagarria 24

Elgoibarren banatu diren saririk potoloenak:
  • 1991. urtean: 358 milioi pezeta (Loteria Nazionaleko 2. saria)
  • 1998. urtean: 20 milioi pezeta (Loteria Nazionaleko 2. saria) 
  • 2000. urtean: 347 milioi pezeta (Loteria Primitiva) 
  • 2009. urtean: 175.000 euro (Once)