Lau t’erdiko finala, gaur, Plaza Handian

elgoibarren.net 2011ko eka. 17a, 12:05

 
Agirrebeñak eta Lazarobasterrek (ondoko argazkian) jokatuko dute, gaur, 19:00etan, 10 Bai taldeak antolatutako lau t'erdiko pilota txapelketaren finala. Bestalde, astelehenean hasiko da emakumeen pala txapelketa, Plaza Handiko frontoian.

 


 Lau t'erdiko pilota txapelketa iritsi da amaierara, eta gaur (ekainak 17) arratsaldean jokatuko dute final nagusia: 19:00etan hasiko da partida Plaza Handian. AgirrebeÒa eta Inaki Lazarobaster ìBerasetaî ailegatu dira finalera.

1706638924079 Lau t’erdiko finala, gaur, Plaza Handian

1706638924159 Lau t’erdiko finala, gaur, Plaza Handian


Bederatzi bikote emakumeen pala txapelketan
 Lau t'erdikoaren ostean, emakumeentzako pala txapelketa antolatu du 10 Bai Taldeak. Bederatzi bikotek eman dute izena dagoeneko eta datorren astelehenean jokatuko dituzte estreinako partiduak Plaza Handiko frontoian. Finala uztailaren 15ean jokatuko dute.

Finalistak eta antolatzaileak sari banaketan. Argazkia: Aitor.

Amaitu da Lagunak pilota txapelketa
 Bestalde, joan zen barixakuan (ekainak 10) jokatu zituzten Lagunak Pilota Txapelketako finalak Plaza Handian. Herritar ugari batu ziren frontoi inguruan, eta pilota ikuskizun polita eskaini zuten pilotariek. Ondorengoak izan ziren emaitzak:
  • Beraza 12 - Maiora 18 (Aurre-benjaminak)
  • Iriondo 16 - Fernandez 18 (Benjaminak)
  • Astigarraga 11 - Beraza 18 (Alebinak)
  • Urruzola 18 - Loidi 14 (Infantilak)