Urpeko bataioa egingo dute Olaizaga kiroldegian

elgoibarren.net 2011ko eka. 17a, 12:38

 
Iaz hasitako bidetik, Urbizi taldeak urpeko bataioa antolatu du biharko (ekainak 18). 9:30ean hasiko da ekitaldia, eta 14 urtetik gorako edonork hartu dezake parte. Doakoa izango da.

 
 


  Urpekaritza modu errazean eta arriskurik gabe erakustea da Elgoibarko Urbizi urpekaritza taldeak antolatutako jardueraren helburua. Ekintza honetan parte hartzeko nahikoa da bainujantzia eta uretako txapela eramatea eta 14 urte edo gehiago izatea. Izena emateko 607 530 461 telefonora deitu.