Agirrebeña nagusi lau t’erdiko txapelketan

elgoibarren.net 2011ko eka. 20a, 12:44

 
10 bai taldeak antolatutako lau t’erdiko txapelketak badu irabazlea. Agirrebeña mendaroarrak 22-16 irabazi zion Lazarobasterri, joan den barixakuan, Plaza Handian jokatutako finala. Bestalde, gaur (ekainak 20) arratsaldean hasiko da nesken arteko lehen pala txapelketa.



Nesken arteko I. Pala Txapelketa

Lazarobaster (ezkerrean) eta Agirrebeña lau t'erdiko finaleko une batean.

Gaur arratsaldeko 18:30etan hasiko da nesken arteko estreinako pala txapelketa Plaza Handiko frontoian. Hamar bikotek eman dute izena txapelketan eta astelehenetan eta eguaztenetan jokatuko dituzte partidak plazako frontoian. Bost bikoteko bi multzotan banatu dituzte antolatzaileek pilotariak eta multzo bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira finalerdietarako. Finala uztailaren 15ean jokatuko dute.