Besteak beste, Asto-kakaren helburua zein den azaldu genien bertara arrimatu zirenei, eta jokoaren araudia zein den ere ezagutu zuten. Gainera, Asto-kaka jokoak banatuko dituen bi sariak ere bistan geratu ziren.
12.000 euro inguruko diru-etekinak lortu nahi ditugu Asto-kaka jokoarekin (BARRENen aurtengo aurrekontuak defizitarioak ez izateko), baina horretarako 5.000 txartel saldu behar ditugu, 3 euroan bakoitza. Txartelak erosteko hainbat modu edo bide izango da, eta BARRENzale guztiak animatu nahi zaituztegu pare bat txartel erostera.
•Urriaren 15ean egingo da Asto-kaka
Gogoratu ostiralekoa Asto-kaka jokoaren aurkezpena izan zela, baina jokoa urriaren 15ean izango da, zapatuan. Urriaren 14an hasi eta bi eguneko programazio berezia prestatzen dihardugu, baina horren berri aurrerago emango dizuegu, oraindik ez daukagu dena lotuta eta.
Asto-kakak kanta bat ere badauka, Mikel Olaizolak egindakoa, eta Elgoibarko kale-kantariekin kanta abestu ondoren eman genion amaiera aurkezpenari. Aurkezpenean egon ez bazineten, horra han izan zena hurrengo bideoan eta erretratuetan.
•Bideoa
{vimeo}25291347{/vimeo}
•Argazkiak:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|