Horrez gain, Arnaldo askatu, politika askatu plataformako kideek Otegiren preso zenbakidun kamisetak saldu zituzten, eta haren aldeko erretratuak atera zituzten joan den zapatuan, Trinitate jaiak zirela aprobetxatuz.
•Manifestazioa ekainaren 27an
Ekainaren 27an hasiko da Arnaldo Otegiren epaiketa, Bateragune auziaren barruan, eta egun horretarako manifestazio deialdia egin dute Arnaldo askatu herri ekimeneko kideek. 19:00etan izango da, Plaza Handian hasita. Azkenik, Gara egunkariak Otegiri egin dion elkarrizketa irakur daiteke arnaldotegi.com atarian.
Bideoa:
{youtube}HXCUOVkwbR8&feature=player_embedded{/youtube}