Jabier Oñederra udaltzainburuak adierazitakoaren arabera, hiru lagun susmagarri identifikatzera, dendari baten deiari kaso eginez, joan zirenean egin zuten topo atxilotzeko agindua zuen gizasemearekin. “Zenbait denda eta tabernara sartu-irten susmagarriak egiten ari ziren hiru lagunek merkatari batzuen susmoa piztu, eta Udaltzaingora deitu zuen dendarietako batek, joan den barixakuan. Susmagarriak identifikatzera joan ginenean, haietako batek atxilotzeko agindua zuela konturatu ginen”, azaldu du Oñederrak. Agindua betearazteko Ertzaintzari deitu zioten eta Ertzaintzaren esku laga zuten susmagarria.
•Udaltzain bat zauritua
Zapatu gauerdian egin zuen Ertzaintzak bigarren atxiloketa. Bi lagunen arteko borroka geldiaraztera joan ziren udaltzainak San Frantzisko kalera, eta haietako batek udaltzain bat jo eta zauritu egin zuen. Bi lagunak zein ziren jakin nahian zebiltzala, baina, haien lagunak ere euren kontra oldartzen ari zirela ikusirik, Ertzaintzari laguntza eskatu zioten bertaratutako udaltzainek. Udaltzaina jo zuen mutila atxilotzea erabaki zuten Ertzaintzako agenteek eta, ez ahalegin gutxiren ostean, Ertzaiuntzaren auto barruan sartu eta Eibarko Ertzain-etxera eraman zuten. Une horretan jende asko zegoen kalean, Trinitateetako nagusien danborrada goiko kaletik pasatzen ari zen-eta. Gaur (ekainak 21) bertan aurkeztu behar zuen atxilotuak epailearen aurrera. Borrokak nahi baino ohikoagoak izaten direla zapatuetan aitortu du udaltzainburuak. Udaltzainen aurkako erasoak, baina, ez ei dira horren ohikoak, zorionez. Kasu honetan borrokan parte hartu zuten bi lagunen “egoera kaskarrak” zerikusi zuzena izan zuela uste du Oñederrak.