San Juan arbola jartzearekin hasiko dira gaur, ekainak 23, San Juan jaiak Altzolan. Gauak egunari gain hartu orduko, 23:00ak inguruan, piztuko dute San Jua sua Deba ibaian.
Bihar goizean, bestalde, atarietan adarrak jarriko dituzte, San Juan Eguneko ohiturari jarraituz. Arratsaldean Kiribil joango da Altzolara, eta iluntzean dantzaldia egongo da. Astebururako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte: besteak beste, herri kirolak, dantzaldiak eta umeentzako jolasak egingo dituzte. Ondoko irudian duzue egitarau osoa.
•Aurreko urteetako bideoak:
{vimeo}12820410{/vimeo}
{vimeo}5318920{/vimeo}
{youtube}yx6W3LdyYOo&feature=player_embedded{/youtube}