IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

elgoibarren.net 2011ko eka. 23a, 14:56

 
IMH sariak banatu dituzte gaur eguerdian Makina Erremintaren Institutuan, eta ekitaldian, ikastetxeko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte. Aurtengo gaia balioaniztasuna eta nazioartekotzea izan da. (argazkiak dauzka)

 


 2011ko ikasle aipagarrienaren saria Izaskun Unanue zarauztarrak jaso du; fabrikazio alorreko ikasle aipagarriena, bestalde, Larraitz Uranga azkoitiarra izan da, eta Elgoibarko ikasle aipagarrienaren saria Mikel Zubiaurreri eman diote. Horrez gain, ikasle ohi aipagarrienaren saria Eleazar Raya ermuarrak jaso du, S. Coop. Soraluce enpresako zuzendari komertzialak.

1706638894440 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

Sari banaketa ekitaldian egitasmoaren enpresa babesleak (Danobat Group, Etxe-Tar, Mapfre, Metal Performers, Sariki) eta kolaboratzaileen (Elgoibarko Udala, Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta AFM) ordezkariek ere hartu dute parte. Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkatearekin batera, Jose Luis Elorza, Jaurlaritzako ordezkariak; Xabier Ortueta AFMko Zuzendari Nagusia eta IMHko presidentea; eta, Joxean Egaña, IMHko zuzendariak, hartu dute hitza ekitaldian.

Sarituak eta merituak
  • Izaskun Unanuek (Zarautz, 1986) jaso du 20011ko ikasle aipagarrienaren saria. Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da eta, lanean ere badihardu, orain gutxi Elgoibarrera etorri den AVS enpresan, hain zuzen ere. Saritzat, 800 euroko ikasketa poltsa jaso du.
  • Fabrikazio arloko ikasle aipagarria saria, berriz, Larraitz Uranga Larreari (Azkoitia, 1990) eman diote. Fabrikazio mekanikoaren produkzioko programazioa ikasi du Larraitzek, eta lan ereduko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea ere bada. IMHko lantegian egon da lanean, joan den urtean, eta Euskoskillseko eta Spainskills lanbide heziketako olinpiadetan urrezko domina lortu izanagatik ezagun egin da. Datorren urrian Worldskillsen parte hartuko du Londonen (Ingalaterra). Honek ere 800 euroko ikasketa poltsa jaso du.
  • Iaz hasitako bidetik, Elgoibarko ikasle aipagarrienari sari berezi bat eman diote. Mikel Zubiaurre Elorza (Elgoibar, 1991) izan da saritua, Industri Ekipoen Mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloetako ikaslea. Udalaren plaka bat jaso du herriko alkatearen eskutik eta, saritzat, IMHko elearning ikastaroak, doan, egiteko aukera izango du.
  • Azkenik, 2011eko ikasle ohi aipagarriari ematen zaion saria Eleazar Raya Diezek (Ermua, 1979) eskuratu du. Soraluce S.Coop. enpresako zuzendari komertziala da bera. IMHko eskultura korporatiboa jaso du aitortzaren seinale.
Lau sarituen argazkiak:

Izaskun Unanue, 2011ko ikasle aipagarriena.

Larraitz Uranga, fabrikazio alorreko ikasle aipagarriena

Mikel Zubiaurre, Elgoibarko ikasle aipagarriena.

Eleazar Rayo, ikasle ohi aipagarriena.

  IMH sariak banatu ostean, kurtso amaierako diploma banaketa egin dute ekitaldi berean, eta Euskoskills eta Spainskills lanbide heziketako olinpiadetan parte hartu duten ikasleei ere aipamen berezia egin diete.

1706638894875 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

1706638894962 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

1706638895041 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

 

1706638895127 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

1706638895196 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan

1706638895311 IMHko ikasleak eta ikasle ohiak saritu dituzte IMH sarietan