Barixaku arratsaldean jokatuko da Nahaste Borraste proba

elgoibarren.net 2011ko eka. 23a, 17:26

Bihar (ekainak 24) jokatuko da Nahaste Borraste herri probaren 27. edizioa. 19:00etan hasiko da Plaza Handian. Iaz, 35 lagunek parte hartu zuten eta Iñigo Larizek irabazi zuen. Errekorra, bestalde, David Conderen eskuetan dago, 2009an aurreko marka ondu zuenetik. 18 minutu eta 25 segundoan laga zuen marka berria Sigmakoak (ibilbide berritik egiten denetik). (bideoak dauzka)


1706638894003 Barixaku arratsaldean jokatuko da Nahaste Borraste proba

Urtero legez, kirolari osoena nor den argituko da Nahaste Borraste kirol proban, parte hartzaileek zein baino zein gogoragoak diren hiru proba egin beharko dituzte-eta jarraian. Hasteko, zazpi kilometro inguru egin beharko dituzte bizikletan, eta ondoren, Plaza Handian 25 kiloko zakua bizkarrean hartu eta 400 metro egingo dituzte harekin, San Bartolome eta Errosario kaleak aldenik alde zeharkatuz. Azkenik, 1.500 metroko ibilbidea osatu beharko dute antxitxika. 16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte. Izena emateko Kimetz elkartera jo daiteke, baina lasterketa hasi aurretik izena emateko aukera ere egongo da.

1706638894063 Barixaku arratsaldean jokatuko da Nahaste Borraste proba

Jose Maria Agirrebalzategi apaiza izan zen Nahaste Borraste proba bitxiaren sustatzailea. 1947an antolatu zuen estreinakoz, eta Jose Garitagoitia Basueta izan zen ordu hartan irabazlea. Hiru urtez antolatu zuen ekitaldia, Elgoibartik alde egin zuen arte. 1988an Kimetz Elkarteak hartu zuen Nahaste Borraste antolatzearen ardura, eta, ordutik, hutsik egin gabe jokatu dute urtero.
 

Azken bi urteetako proben bideoak:
{vimeo}12908802{/vimeo}
{vimeo}5371264{/vimeo}