BH Institutuko ikasle guztiek gainditu dute selektibitatea

elgoibarren.net 2011ko eka. 23a, 18:08

 
Elgoibar Arreiturre BHI ikastetxetik hautaproba azterketa (selektibitatea) egiter aurkeztu ziren 73 ikasletik guztiek gainditu dute unibertsitaterako hautaproba. Ikasleok eta beste batzuk, Herriko Antzokian egingo duten kurtso bukaerako diploma banaketan parte hartuko dute, bihar (ekainak 24.


Diploma banaketa ekitaldia
 Barixaku honetan, ekainaren 24ean, Elgoibar BH Institutuko diplomak banatuko dituzte Herriko Antzokian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da. Batxiler, ZIG eta zikloetako bigarren mailako ikasleek jasoko dituzte diplomak, ikasturtean zehar eginiko ahaleginaren errekonozimendutzat. Horiez gain, Ohorezko Matrikulak lortu dituzten ikasleek aipamen berezia jasoko dute. Urtero egin ohi duten moduan, gonbidatu bereziak ere eramango dituzte Herriko Antzokira eta euren eskutik jasoko dituzte diplomak ikasleek. Ekitaldiaren amaieran, 21:30ak aldera, elkarrekin afalduko dute ikasle eta irakasleek. Gurasoak ere ekitaldian parte hartzera gonbidatuta daudela jakinarazi dute ikastetxeko arduradunek.