BTT martxa 9:00etan hasiko da, eta 13:00ak aldean itzuliko dira partaideak aparkalekura. Lasterketaren ostean, aparkalekuan jarri den karpan bazkaria egingo dute. Bazkariaren prezioa 10 eurokoa izango da eta aurrez izena eman behar da debabarrenaturismo.com helbidean.
Partaideek, bestalde, igerilekura sartzeko hiruna sarrera jasoko dituzte. Debegesak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Bikeibar, Amerikutz eta Mintxeta Atletismo Taldeak antolatu dute domekako irteera, eta partaideek bi ibilbide izango dituzte aukeran: bata 45 kilometrokoa eta bestea 25 kilometrokoa, baina biak ere zailtasun handikoak direla aurreratu dute antolatzaileek.
- Ikusi hemen: Debabarreneko III. BTT Martxaren triptikoa (PDF)
- Informazio osoagoa btteuskadi.net webgunean