Eguzkiak gogor jotzen zuela aprobetxatuz, Mintxetako pistan probatu zuten eguzki autoa, eta, bateriak ondo irauteaz gain, etengabe kargatzen zela egiaztatu zuten IMHko irakasleek. Lehenengo proba, beraz, ondo irten zen. Aurrerantzean proba gehiago egingo dituzte, izan ere, IMHko kideek Murtziako solar race proban parte hartu nahi dute, 2011ko udazkenean.
IMHko heziketa zikloetako diseinu, fabrikazio eta muntai arloko hamar irakaslek osatutako taldeak proiektu berria jarri zuen martxan 2010eko irailean, Tknikak eraikitako eguzki-autoaren prototipoa optimizatzea, alegia. Eguzki energiarekin elikatzen da prototipo hori (karbono zuntzezko plakak ditu eta litiozko bateria), eta, orain arte, hobekuntza mekanikoak eta elektronikoak egin dizkiote, autoaren transmisioa eta kontsumoaren optimizazio egokia lortzeko. Informazio osoagoa: imh.es web gunean.
•Bideoa:
{youtube}olk1z8iqwmY&feature=player_embedded{/youtube}