Elgoibarko baserri askotan bizirik dirau oraindik
supazterrak pizteko ohiturak. San Juan bezperako gauaren iluntasunean
han-hemen ikusten ziren suak. Ikusgarriena eta handiena, baina, Altzolan
egin zuten, Deba ibaiaren erdian. Atzo hasi zituzten, hain justu, altzolarrek
auzoko jaiak. Herri erdian supazterrak egiteko
ohitura galduta dago, baina bat baino gehiago piztu zituzten, atzo,
Ubitarte Gain eta San Roke artean egiten ari diren bidearen obretan. Umeek gozatu ederra hartu zuten suaren gainetik salto eginez. (
argazkiak dauzka)