Iñigo Larizek hasiera hasieratik erakutsi die bizkarra aurkariei. Bizikletako proban hartu du aurrea eta ez du tropelaren burua helmuga zeharkatu duen arte laga. Gainera, 2009an David Condek, -ibilbide berrian egiten denetik- ezarri zuen errekorra (18 minutu eta 25 segundo) ondu du Larizek, 18 minutu eta 3 segunduko denborarekin. Bigarren postuan amaitu duen Ibon Gabilondok ere ondu du Conderen marka, baina Larizengandik 14 segundora zeharkatu du helmuga, 18:17 denborarekin. Hirugarren postuan Jose Antonio Ruiz del Rey sailkatu da (18:50).
Emakumezkotan Ainhoa Lendinez izan da azkarrena (19:55), baina parte hartzaile kopurua izan da aurtengo berri pozgarriena: Parte hartu duten 55 lagunetatik 6 emakumezkoak izan dira-eta, inoiz baino gehiago. Parte hartzaile kopuruaren marka ere ondu du 27. Nahaste Borrasteak, 2009koan baino bost lagun gehiagok, 55 lagunek, parte hartu dute gaur. Eguraldiak ere lagundu du eta kale bazterretan eta Plaza Handian ikusle asko izan dira. Ikuskizun osoa izan da, hortaz.
•Argazkiak:
∞Azkenengo irabazleak: 2010eko Nahaste Borraste proba Iñigo Larizek irabazi zuen, 2009koa David Condek, 2008koa Iñigo Larizek; Jose Antonio Ruizek 2007koa eta David Condek irabazi zuen 2006koa.
*Argazki guztiak Mediatekan ikus ditzakezue *Aurki jarriko dugu ikusgai probako bideoa.