Joan zen astean 63.000 euroko saria laga zuen Primitibak Elgoibarren (administrazio berean), baina barixakuko Bonolotoak txiki laga zuen aurreko saria. Elgoibarren zigilatutako txartela izan da sei zenbakiak asmatu zituen bakarra eta, 1.045.997,36 euro jasoko ditu txartelaren jabeak. Honako hauek ziren asmatu beharreko zenbakiak: 5, 11, 28, 30, 35, 37; reintegroa 3; eta, osagarria 24
Pepeneko loteria saltzaileak pozak txoratzen zeuden emandako sariarekin. Ez da gutxiagorako, bi sari eman dituzte-eta astebetean; 63.000 eurokoa bata eta milioi bat eurokoa bestea. Oraingo hau, baina, "benetan potoloa" izan da. Saritua zein izan den ez dakitela ziurtatu dute, "zurrumurru bat badago oso zabaldua kalean, baina guregana ez da inor etorri oraindik. Bankuren baten jakingo dute beharbada, saritutako txartela hara eramatea izaten delako ohikoena horrelako kasuetan".
- 1991. urtean: 358 milioi pezeta (Loteria Nazionaleko 2. saria)
- 1998. urtean: 20 milioi pezeta (Loteria Nazionaleko 2. saria)
- 2000. urtean: 347 milioi pezeta (Loteria Primitiva)
- 2009. urtean: 175.000 euro (Once)
- 2011. urtean 1.045.997 euro (Bonoloto)
- Primitibak 63.000 euro laga ditu Elgoibarren (2011-06-17)
- Elgoibartar batek 56.000 euroko saria irabazi du Euromilloiaren zozketan (2009-04-22)
- ONCEren kupoiak 175.000 euro laga ditu Elgoibarren (2009-02-06)
- 85.500 euro laga ditu 'Primitiva'k Elgoibarren (2007-02-19)