Otegiren aldeko egun osoko kontzentrazioa egiten dihardute

elgoibarren.net 2011ko eka. 27a, 11:38

Ezker abertzaleko zortzi buruzagi, tartean Arnaldo Otegi, epaituko dituzte gaur (ekainak 27) hasi den Bateragune izeneko auziaren barruan, ETAk aginduta Batasuna berreraikitzea eta "aliantza independentista" bat osatzen saiatzea egotzita. Horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Arnaldo askatu, politika askatu plataformak, Otegiri babesa erakusteko. Herriko talde eta eragileek egun osoko kontzentrazioa egingo dute Plaza Handian, 12:00etatik aurrera.


1706638878728 Otegiren aldeko egun osoko kontzentrazioa egiten dihardute

Hainbat kolektibo, talde eta herritarrek parte hartuko dute egun osoko kontzentrazioan. 12:00etan hasiko da Udaleko ordezkarien parte hartzearekin. 12:30etan, berriz, alderdi politikoen txanda izango da eta sindikatuena 13:00etan. (ondoko argazkian klik eginda ikus dezakezue zerrenda osoa). Kontzentrazioaren amaieran, 19:00etan, manifestazioa hasiko da.
 2009ko urriaren 13an atxilotu zuten Arnaldo Otegi, beste hainbat lagunekin batera, Batasunaren Mahai Nazionala berriro osatu nahi zutela eta ETAren esanetara ari zirela egotzita.
Bateragune auzia zuzenean
Jarraitu zuzenean Bateragune auzia arnaldotegi.com web gunean edo berria.info atarian. Streaming bidez zuzen-zuzenean emititzen ari dira, bestalde, eitb.com web gunean.